martes, 13 de diciembre de 2011

SAN ANDRESAK ITURBURUN

San Andres, Eibarko patroia eta urtero azaroaren 30ean ospatzen da bere eguna.
Bezperan, gu geuk ere ikastolan ospatu genuen, ekintza desberdinak eginez. Hauxe izan zen gure programa:
* Goizean goiz , taloak egiteko prestatu eta ekin.
* Ondoren, tartexo batean, gure azoka bisitatu.
* Ondoren, egindako taloak txorizoarekin jan.
* 12:30etan, eskolako ume eta irakasle guztiak etorritako guztiei, prestatutako kantak, bertso, dantza, etabar
    eskeini.
* Ondoren bazkaria
* Arratsaldean jolasak
* Eta bukatzeko, San Blasa eta erroskilak jan eta etxera!
* HURRENGO EGUNA JAI!